Iruñea bisitatzeko modu hoberena!
Bisita gidatu honek Iruñean barrena hainbat ibilaldi egin eta hiriaren leku adierazgarrienak ezagutzeko aukera emango dizu.
Iruñearen profila eta izaera zehaztu dituzten gertaera historikoak ezagutarazten dira gida honetan. Gidak hiru ibilbide proposatzen ditu hiriaren barrena eta argibide zabalak izango dituzu eskuragarri: testuak, argazkiak, ilustrazioak eta audiok.
Interneteko konexiorik gabe erabili daiteke eta 4 hizkuntzetan dago erabilgarri.
Diseinu egokitua formatu bakoitzak eskeintzen dituen abantailetaz gozatzeko.
Gure aplikazioa 4 hizkuntzetan dago eskuragarri: Euskaraz, Gaztelaniaz, Ingelesez eta Frantsesez.
Mapa interaktiboak orientaziorako.
Audiogida-funtzioa dauka, bi ordutik gorako audioarekin.
Zure bisita aldez aurretik prestatzeko aukera ematen du. Gainera, zure lagunekin parteka dezakezu zure esperientzia gizarte-sareen bitartez.
Aplikazioak, interneteko konexiorik gabe funtzionatzen du, beraz, gomendagarria da bisita hasi aurretik deskargatzea.